Gattiken produkzioak Urretxuko eta Zumarragako hiru gaztek abiarazi duten proiektua da. Ikus entzunezkoak, diseinu lanak eta soinu lanketari dagozkionak egiten ditugu. Estilo anitzez, berritasunez eta seriotasunez, baina umore onez, gertuko produktu bat eskainiz. Teknologia berriekin kontaktu zuzena edukiz, kasuan kasuzko produktuak pentsatzea, diseinatzea eta egikaritzea da gure asmoa.

Urretxuko Mugitegi industria gunean dugu egoitza, baina internetetik ere eskaini dezakegu zerbitzua.